XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sailaren 5 koordinatzaile, lan honi bakarrik emanak.

- 8 Espezialista-laguntzaile, urtean zehar ekintza puntualak burutuz.

- Esperientzien 3 Jarraipen-batzorde, 1 lurralde bakoitzean, Hezkuntza Ordezkaritzen eta Sailaren artaidetzarekin.

- H.E.Z.I.ren laguntza irakaslegoa in situ hezten eta programazioak eta materialak gertatzen.

2. Batxilergo honekin batera, eta era paraleloan, Osabidezko Hezkuntza deitzen duguna ezarriko da, hasieran 14 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat eta epe motzera 11 eta 16 urte bitartekoentzat, 11 urte artekoentzat eskolak bereganatu behar duen Osabidezko Hezkuntzaz gain.

Hezkuntza mota honek, edozein kausagatik eskolaporrota edo ukapena izan duten ikasleak ikasketa araupetuetarako berreskuratu nahi ditu, ikaslegoaren gehiengoari ez bezalako tratamendua eskainiz eta irakasle eta toki ezberdinekin.

Ikasturte honetan zehar, ikasketa hauek helburu duten ikaslearen perfil ezberdinentzat diseinatzeaz gain, esperientzia konkreturen bati hasiera emango zaio, eta zenbait ikastetxetan, batez ere L.H.koetan, nolabait eta izen diferenteekin aurrera eramaten ari direnen jarraipena egingo da.

3. Batxilergo Orokorra amaitzean ikasleak hiru bide izango ditu:
a) Goi-Batxilergo gama, aukeran.
b) Irakaskuntza Tekniko eta Profesional sail oso bat.
c) Lanerako prestakuntza deitzen duguna.

Bide hauen diseinua landu gabe dagoenez, hori izango da gaur egungo helburua, datorren ikasturterako zenbait esperientzia ahalbideratu behar dituzten eta Sailak zuzendutako lan batzordeen bidez.

Batxilergoa izango da, gerora ere, Unibertsitaterako bide naturala: Irakaskuntza Tekniko eta Profesionalak L.H.-IIren ordez ezarriko dira, honen espezialitate zaharkituak baztertuz eta hirugarren eta laugarren sektoreei (gaurko L.H.-IIak erantzuten ez duena) dagozkienak eta teknologia berrien karga handia daramatenak bereganatuz.

Lanerako Prestakuntzak, bestalde, zera eskaini nahi die irakaskuntza araupetuak jarraitu ezin dituzten ikasleei, erakundearteko elkarlanen bidez: iraupen motz eta aldagarrizko heziketa osagarria, lanean hasi aurretik eta herriko edo eskualdeko lan espektatiben arabera.